Irailaren 29tik urriaren 2ra Irekiak Gallery Weekend egitasmoaren bigarren edizioa ospatuko da Donostian. 4 egunez, Donostiako arte galeriek euren ateak zabalduko dituzte erakusketa, bisita gidatu eta topaketa ugarirekin arte garaikidea hiritarrei hurbildu eta galerien lana kultura sortzaile eta sustatzaile gisa ikusarazteko asmoz.
Proiektua Donostiako Arte Galeria Garaikideen Elkarteak (DAGGE), Tabakalerak eta Donostiako Udalak sustatzen dute.
IRAILAK 29, OSTEGUNA
19:00
Galerien irekiera
20:00
Alba G. Corral artistaren "Entremaliat" instalazioaren proiekzioa Kursaal-eko fatxadan (Tabakaleran sortua)
IRAILAK 30, OSTIRALA
11:00
Topaketa Cibrían galerian.
Susan Cianciolo artistaren "This exhibition is made for a new dawn, new earth, and new solar system" erakusketa.
16:00
Bisita gidatua (ES).
Ibilbidea: Cibrián > Arteko > Altxerri > Ekain > Arteztu
19:00
Topaketa Arteko galerian
Nori Ushijima artistaren "Tres décadas | 00S" erakusketa.
Topaketan Edorta Kortadi historialari eta arte kritikariak artistaren obra eta ibilbidea azalduko ditu.
20:00
Alba G. Corral artistaren "Entremaliat" instalazioaren proiekzioa Kursaal-eko fatxadan (Tabakalerak sortua)
Galeriak 11:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik.
URRIAK 1, LARUNBATA
11:00
Topaketa Altxerri galerian.
Erakusketak:
Elena Aitzkoa artistaren "Diálogo / Elkarrizketa" erakusketa.
"Novo / Berriak": Xare Álvarez, Elena Mendizabal, Iñaki Gracenea, Jon Cazenave, Gabriela Kraviez eta Gabriel Coca.
11:00
Bisita gidatua (EUS).
Ibilbidea: Cibrián > Arteko > Altxerri > Ekain > Arteztu
11:00
Arteztu galeria: Iker Valle artistak eskainitako tailerra.
Pintura akrilikoa egiteko tailerra pigmentu naturalekin eta dagozkien aglutinatzaileekin. Artistak akrilikoak egiten irakatsiko du, eta bere lanetan erabiltzen duen pintura egiteko aurrera eramaten dituen ikerketei buruz hitz egingo du; erabilitako proportzioen eraginari buruz, dentsitate desberdinei buruz, pigmentuen testurei buruz, etab.
Informazio gehiago: 943 114 136 / arteztu@gmail.com.
16:00
Bisita gidatua (ES).
Ibilbidea: Arteztu > Ekain > Altxerri > Arteko > Cibrian
18:00
Topaketa Ekain galerian.
Maria Cueto eta Mariano Arsuaga artisten "Eskutik" erakusketa.
20:00
Alba G. Corral artistaren "Entremaliat" instalazioaren proiekzioa Kursaal-eko fatxadan (Tabakalerak sortua)
Galeriak 11:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik.
URRIAK 2, IGANDEA
11:00
Topaketa Arteztu galerian.
Iker Valle artistaren "Bibrazioak" erakusketa.
11:00
Bisita gidatua (EUS).
Ibilbidea: Arteztu > Ekain > Altxerri > Arteko > Cibrian
20:00
Alba G. Corral artistaren "Entremaliat" instalazioaren proiekzioa Kursaal-eko fatxadan (Tabakalerak sortua)
Galeriak 11:00etatik 14:00etara egongo dira zabalik.
Irailaren 29tik urriaren 2ra Irekiak Gallery Weekend egitasmoaren bigarren edizioa izango da Donostian.