Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

Tabakaleran sortutako ikuskizuna da honako hau. Hain zuzen ere, Hirikilabs laborategian haur eta familiekin egindako Jolabs. Teknologiarekin dantzan lantegiaren emaitza gisa sortu da. Bego Krego eta María Martín dantzariek eta Fabián Morales ikus-entzunezko ekoizleak sortutako koreografia batetik abiatuta, haur eta familiek lau saiotan zehar garatu duten dantza ikuskizuna da.

Batetik, mugimendua eta dantza, eta bestetik, alde teknikoa eta interaktiboa konbinatuz, zuzeneko inprobisazioari leku ematen dion eszenografia sortzen du. Bi dantzariak eta lantegian parte hartu duten familiak ikusiko ditugu oholtzan, publikoari obraren parte har dezan gonbidatuz.

Argi interaktiboak, elektronika, bideo proiekzioak eta eguneroko elementuak nahasiz, itsas-azpiko mundua irudikatuko da, bertan bizi diren animaliei bizia emanez. Laborategian sortutako esperimentu bat izango da, non parte-hartzaileak obra bat sortzearen prozesua hasieratik bukaeraraino ezagutuko duten. 

 

Descripción Corta

'Jolabs. Teknologiarekin dantzan' lantegi esperimentalean parte hartu duten haur eta familiek sortutako obra da honako hau. Itsas-azpiko mundua irudikatuko da eta dantza, mugimendua, parte-hartzaileen interakzioa eta obra batek behar dituen alde teknikoa konbinatuko dira.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Dantza eta teknologia uztartzen dituen esperimentua
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si