Imagen
Imagen
Descripcion

 

Itziar Barrio iraupen luzeko ikerketa-proiektuak egiten dituen multimedia-artista bat da. Berak gauzatzen dituen proiektuetan hainbat agente eta pertsonak laguntzen dute. Artistak interes handia du narratiba dominanteen berridazketan, baita ekoizpen-baliabideetan eta truke sozialerako moduetan ere. Bere lanean, gizarte-negoziazioen atzean dauden identitateak, lanak, gizarte-klaseak, sexuak eta teknologiak aztertzen ditu, besteak beste.

Gaur egun, Itziar Barrio iraupen luzeko The perils of obedience (2010) proiektua amaitzen ari da eta 2022an estreinatuko da, New Yorkeko PARTICIPANT INC aretoan. By all means izeneko bere erakusketa monografikoaren komisario-lanak Johanna Burtonek egin zituen 2018an (Los Angeleseko Museum of Contemporary Art museoaren zuzendaria eta New Museumeko komisario ohia), Bilboko Azkuna Zentroan. Gainera, Barrioren lana mundu osoko hainbat areto eta museotan egon da ikusgai: MACRO (Erroma), PARTICIPANT INC (New York), Matadero (Madril), MACBA (Bartzelona), Belgradeko Arte Garaikideko Museoa, Museo del Banco de la República (Bogotá), Abrons Arts Center (New York), Anhology Films Archives (New York), Salzburger Kunstverein, Espacio Odeón (Bogotá), Gdanskeko Arte Ederren Akademia (Polonia), Tranzit (Errumania), European Network for Public Art Producers (ENPAP), Artium (Gasteiz) eta La Habanako Bienala.

Itziar Barrio New Museumeko NEW INC kultura-inkubagailuaren parte da Rizomarekin batera (2020-2021), eta Erromako Espainiako Akademiaren beka jaso zuen 2018-2019an. Era berean, erakunde askoren bekak eta sariak jaso ditu, horien artean, Brroklyn Art Council, Espainiako Kultura Ministerioa, New Yorkeko Kultura Gaien Saila, Foundation for Contemporary Arts fundazioa, New York Foundation for the Arts fundazioa eta BBVA fundazioa. Horrez gain, artista egoiliarra izan da Skowhegan School of Painting and Sculpture zentroan, International Studio & Curational Program (ISCP) programan, Escuelita Nicaragua zentroan eta Hudson Valley Center for Contemporary Art zentroan.

Halaber, eskolak ematen ditu New Yorkeko School of Visual Arts zentroan eta hitzaldiak eman ditu New York University unibertsitatean, Hunter Collegen, MICAn, Montclair University unibertsitatean eta The New School zentroan.

 

 

 
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores