Imagen
Imagen
Descripcion

Itziar González Virós arkitekto eta urbanistak bere ibilbide profesionalari ekitean, obra berririk sekula egingo ez zuela zin egin zion bere buruari eta baita erdigune historikoen eta nekazal eremuetan kokatuta dauden ondare arkitektonikoa zaharberritzen indar guztiak jarriko zituela ere. Bartzelonako auzokideekin harreman estuan lanean ari zela, liskarren bitartekari lanak egiteko sena eta hiritar parte-hartzean sakontzeko grina piztu zitzaion. "Herriaren borondatearen ondorioz" urbanista dela esatea du gustoko. 2002. urtez geroztik "una altra Plaça Lesseps és possible" hiritar plataformarekin kolaboratzaile bezala dihardu, eta esperientzia horretan oinarrituz, infraestruktura handiak zein auzuneen zaharberritze integraletan ezartzeko eraldaketa urbanorako metodologia berria eratu du.
Cargo - Nota descriptiva
Arkitektoa eta urbanista
Tipo
Invitados