Imagen
Imagen
Descripcion

Kazetaria da Berria egunkariko kultura sailean, eta beste hainbat agerkaritarako ere idatzi izan du
—Argia eta Jakin aldizkarietarako, tartean—. Itu Banda talde literarioko kide izan zen —haiek
sustatutako Lekore aldizkarian eman zituen argitara bere lehen literatur lanetako batzuk— eta
Gu gabe ere (2021, Espainiako Kritikaren saria, Lauaxeta saria) da bere lehen poema liburua.
Beraneantea ipuinarekin (2020) Bilboko Gabriel Aresti literatur lehiaketan sari bat lortu zuen.
Edizio lanetan ere aritzen da Susa argitaletxean.

Tipo
Artistas y Creadores