Izaro Ieregi González (Algorta,1987). UPV-EHUko Arte Ederretako fakultatean lizentziaduna (2010). Bakarkako erakusketak izan ditu honako lekuetan, Arizko Dorretxea, Basauri (2017), C.C. San Martin, Buenos Aires (2017) eta Chinese European Art Centre, Xiamen (2017). Honako lekuetan ere erakutsi du bere lana: Guggenheim museoa, Bilbo (2017), NY Space, Manchester (2016), Getxoarte, Getxo (2016), Bilbaoarte Fundazioa (2016) eta Universidad Complutense de Madrid (2015). Bilbon egoitza duen OKELA espazioaren kide fundatzailea da.
Conjugate one to each other, 2023
Performance baten objektuak.
Performer hauekin: Camilo Tonón, Ane Zelaia, Akane Saraiva, Andoni de La Cruz, Iratxe Bilbao, Alba Fernández, Jone Laspiur.
Ekoizpen berria
Izaro Ieregi Gonzálezek esku-hartze performatiboa egingo du erakusketarako. Iheskor, galkor eta iragankorra denean du interesa, eta subjektu bertikal eta tente baten gizonezko ideia du abiapuntu, queer performatibitaterako toki pribilegiatuak diren egoera egongaitzak berrantolatzeko. Grabitatearen ideia erabiliko du erorketari, eta hortaz, porrotari buruzko hausnarketa poetikoak egiteko; eta, horri esker, Ieregi Gonzálezek existentziaren hauskortasuna aintzat hartzen duten munduak eraikitzeko moduak artikulatzen saiatuko da, horren kontra egin ordez.