Bilbo, 1994
Arte Gradua egin nuen UPV/EHUn, 2014an eta Ikerketa eta sorkuntza masterra gauzatu nuen unibertsitate berean 2016an. Egun doktorego tesia gauzatzen ari naiz.
Ordutik, eta batez ere, azken hiru urte hauetan, marrazkian oso zentratuta egon naiz. Hainbat erakusketetan parte hartu dut, halan nola Clementina (2021) Rekalde Aretoan, BegoƱa (2021) Aire2 galerian, Polita zatekeen (2020) Torrene Aretoan, Dime dame (2019) Aire galerian, I_A_U (2018) Bizkaiko Batzar Nagusietan eta Hire maitale traketsa (2018) Beasainen. 2020an sei hilabeteko egonaldia egin nuen BilboArte fundazioan eta 2021an neure lana hautatu zuten Ertibil Bizkaia erakusketa ibiltarirako.
Idatzizko lanei dagokienez, Eremuak #7 aldizkarian parte hartu nuen 2020an Egindakoa, ezabatutakoa eta egin daitekeena artikuluarekin, eta azken urte honetan, Usoa Fullaondo artistaren Sentimento popolare proiektuan parte hartu dut Aurpegia, abesti italiarra eta udako egun bat testuarekin.