Orain, zer egingo dut nire begiekin? Indarkeriaren ondoren, hori da, hain zuzen, funtsezko galdera etikoa. Handik aurrera, nola begiratu, gogoratu eta kontatu behar dugu biktimak aintzatesteko, indarkeriari zilegitasuna kentzeko eta bizikidetzan bizitzeko?
Pentsamendu-lantegi honek XX. mendeko gatazka traumatiko batzuk berrikustea proposatzen du eta, horretarako, iraganari aurre eginez, zinemak nola erretratatu dituen ikusiko dugu.
Lantegia hiru ardatzetan oinarrituko da: estetika, memoria eta identitatea. Egile garrantzitsuen zinema-aipuetatik abiatuta, filmetako pasarte ezberdinak ikusiz eta horien forma eta edukia aztertuz, pentsalari handien hausnarketekin lotuko ditugu. Oroimen historikoaren inguruko narratiba poetiko eta esperimentala lantzen duten beste film batzuetan ere murgilduko gara. Zirkulua osatu eta ixteko, Bestearen identitatearen inguruan hausnartuko dugu, eta banatzen gaituen harresia gaindituz gurean integratutzeko prozesua aztertuko dugu.
Parte-hartzaileek, zine-mundura eta pentsamendu garaikidera hurbiltzearekin batera, izaera dokumentaleko ikus-entzunezko proiektu bati egingo diote aurre: Bestearen erretratua.
Mikel Zatarainek zuzendutako pentsamendu-lantegi honek XX. mendeko gatazka traumatiko batzuk berrikustea proposatzen du eta, horretarako, zinemak nola erretratatu dituen ikusiko dugu.