Imagen
Imagen
Descripcion

Jaume Ferrete Vazquez (Mollet del Vallés, 1980), Arte Ederretan lizentziaduna Bartzelonako Unibertsitatean. Ahotsaren eta entzutearen politiken edo ideologien arloan dihardu lanean, kontzertuen, performanceen, entzute-saioen, elkarrizketen, lantegien, soinu-lanen eta webguneen bitartez.

Ikusizko arteen esparruan egin du lan: UNAM Arte Garaikidearen Museoa, Mexiko Hiria; Arte Garaikidearen Museoa, Bartzelona, Reina Sofía Irrati-museoa, Madril; Secession, Viena; Urban Video Project, New York; TEOR/éTica, San José; Art Jove aretoa, Bartzelona; Arte Joven aretoa, Madril; etab.

Musika-arloan eta arlo eszenikoan: QO2 eta La Monnaie, Brusela; SOS Jaialdia, Murtzia; LEM Jaialdia, Mercat de les Flors eta Antic Teatre, Bartzelona; Picnic Sessions del Ca2M, Poetas por Km2, Madril; etab. Hezkuntza-arloan: Udako ikastaroak Euskal Herriko Unibertsitatean; Arte Ikasketen Maisutza Unibertsitate Iberoamerikarrean eta Genero-azterlanen Programa Mexikoko Unibertsitate Nazionalean, Mexiko Hiria; Soinu Arteko Masterra Bartzelonako Unibertsitatean; Creadors en Residencia, Bartzelona; etab.

Hainbat beka, sari eta egonaldi lortu ditu hauen eskutik: Kataluniako Generalitateko Kultura Ekimenak Sustatzeko Bulegoa; Generación 2016, Casa Encendida eta Matadero, Madril; Miquel Casablancas Saria, Sant Andreu Contemporani, Bartzelona; Helsinki International Artist in Residency Program; Vessel Art Projects, Bari; Artista-egonaldiak, Nazioarteko Garapenerako Mexikoko Agentzia; Casa Vecina, Mexiko Hiria; etab. 2008az geroztik koordinatzailekide da Sons de Barcelona soinu-pedagogiako proiektuan, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Musika Teknologiako Taldeak abiatua.
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores