Imagen
Imagen
Descripcion
Javi P3z 80ko hamarkadan hasi zen abestiak sortzen. 90eko hamarkada hasieran sortu zuen Parafünk, penintsulan hip hop pop musika egiten lehen taldea, Madrilgo La Fábrica Magnética zigiluarekin disko bat argitaratu zuten 1993an. Aldi berean, Donostian, bere jaioterrian, Sirope kolektiboa sortu zuen lagun batzuekin, dantzarako musika hedatzen jardun zen taldea musika, fanzine eta irrati programa ezberdinetan. 1995ean Novophonic diskoetxea sortu zuen Txarly Brown diseinatzailearekin elkarlanean. Binilo benetan bereziak editatu zituzten 12", 10" eta 7" eta ondoren luxuzko CDetan bildumak egin: Instrümental Ibon Errazkinekin (80ko hamarkadan Donostiako hainbat taldetan aritua zen) Camping Gaz & Digi Random Txarly Brownekin, Parafünk penintsula osoan barrena ibili zen jotzen talde egonkor gisa eta Digi Onze, laster batean Javi P3z Orquesta bihurtu zen. Sports diskoa eman zuten argitara 2004an HiTop Recordsekin. Garai berean sortu zituen Aupa Etxebeste!, Urte Berri On Amona eta Amama pelikuletarako soinu bandak. Azkena Maite Mursegorekin elkarlanean.
2010ean Triz3ps sortu zuen Alberto Bosch eta Oriol Floresekin. Hiru disko eman zituzten argitara.
Triz3ps taldearekin bizitakoen ondotik, Javi P3z disko berria prestatzen ari da bakarka "Püzle".
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Musikaria
Tipo
Artistas y Creadores