Imagen
Imagen
Descripcion
Javier Fernández Vázquez (Bilbo, 1980) zinema zuzendaria eta kultura bisualeko ikertzailea da. Euskal Herriko Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi ondoren, Zinema Zuzendaritzan diplomatu zen, Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Eskolan (ECAM), fikziozko film labur batekin: Señales de indiferencia (2007).
2008an Los Hijos zinema dokumental eta esperimentalaren kolektiboa sortu zuen Luis López Carrasco eta Natalia Marín Sanchorekin batera. Bere lehen film luzeak, Los materiales (2010), zuzendari onenaren Jean Vigo saria irabazi zuen Punto de Vista nazioarteko zinema dokumentalaren jaialdian eta aipamen berezia FidMarseillen. Hurrengo lanak, besteak beste Enero 2012 o la apoteosis de Isabel La Católica (2012) eta Árboles (2013), nazioarteko zinemaldi askotan proiektatu dira, baita arte garaikideko museo eta zentroetan ere. Los Hijos taldearen ibilbideak atzera begirakoa jaso du Mar del Platako (Argentina) Nazioarteko Zinema Jaialdian.
2015ean, Javier Fernández Vázquezek antropologiaren eta kultura bisualaren esparruan hasi zuen bere karrera akademikoa, eta, horren ondorioz, historia sozialarekin, memoria kolektiboarekin, kolonialismoarekin edo kultura materialarekin lotutako gaiak ikertu ditu. 2020an zinema-ibilbideari ekin zion berriro, Luis López Carrascok zuzendutako El año del descubrimiento filmaren ekoizle exekutibo gisa, eta Anunciaron tormenta ekoitzi eta zuzendu zuen, bere bakarkako lehen film luzea, Berlinale 2020an estreinatua.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Zinema zuzendaria
Tipo
Artistas y Creadores