Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Our days, absolutely, have to be enlightened (Gure egunek argituak izan behar nahitaez), Frantzia, 2012, 22' 

"Duela zenbait urte Orleanseko kartzelara joan nintzen nire filmetako bat aurkeztera. Esperientzia hark nahasi egin ninduen.

Lehenik eta behin, sartu beharra dago eta bisitaria kanpoaldeko mundutik bereizten dituen ate guztiak iragan, bata bestearen ondoan eta emeki-emeki. Pabilioi handia, zeldetako ateen ilarak, harat-honat dabiltzan presoak eta kartzelariak… Film eta liburuen oroitzapenek eta aldez aurretik kartzelaz ditugun ideiek eragozten digute hura egiazki atzematea. Guztiarekin ere, ezerk ez gaitu prestatzen bertan lehen aldiz sartzean sorturiko zirrara gogorrari aurre egiteko.

Gero, presoak topatzea dator. Horiek ikusi orduko, zerbait nabarmentzen dugu haiengan: egoteko, hitz egiteko, janzteko moduak… Orok adierazten digu nondik datozen. Gure gizarteetatik bazterturiko lumpen proletariotza horren errealitatea gorpuzturik ageri da gure aurrean.

Azkenik, hona film bat aurkeztera etortzearen alferrikakotasun sentimendua, kontzientzia on samin baten sentimendua, baina baita kartzelan zerbait sor daitekeelako uste osoa, baldin eta bertan behar den denbora ematen bada; bertara itzultzeko behar hori, hain zuzen ere.

Mixar taldeak Orleansen obra bat in situ sortzera gonbidatu ninduenean, interbentzio leku nabari bakarra bururatu zitzaidan: presondegia. Eta berehala, barnekoen eta kanpokoen arteko loturak sortzeko gogoa nagusitu zen, eta ondoren kontzertu baten ideia agertu: kanpoan entzutera etorritako jendearentzat presoek emateko kontzertua. Kantuaren erraztasuna lotura gisa, partaidetza sortzeko eta gure baitan eta gure artean sartzeko.

France 3k elkarrizketaturiko emakume preso batek esandakoaren arabera, proiektu horretan «gure burua ez munstro gisa, baizik eta bestela aurkezteko» posibilitatea zuen gustukoa. Ahotsak bakarrik, guztiok presoez ditugun irudi topiko horietatik urrun: giltzapetu arriskutsua, gizarteak kanpo jarri beharra dagoena, edo ezarritako justiziaren bidegabekeriaren biktima den presoa. Emozioa, ahultasuna, edertasuna –grazia– helarazteko gai diren gizakien ahotsak. 

Nik ez dut bat egiten artea edo, hobeki esan, kultura, zentzua, posiblea sortzeko, partekatzeko, bizitza aberatsago egiteko balioko lukeen bitartekotzat hartzen duten asmo handiko adierazpenekin. Kultura, ustez, menpekotasunezko bitartekoa da beti; onenean ere, makurrak apenas arintzen dituena. Hala ere, hor, kartzelan, lehen aldiz sentitu dut atxilotuekin lan egiteko joateak zentzu bat zuela: atseginarena. Gauza gutxi dela dirudi presoek kantatzen atsegina hartua izana kanpoan maite zituztenentzat ari zirelarik, baina bere horretan asko da.

Proiektu honek politikoaren alderik hurbilen honetan hartzen du zentzua; honaindiko honetan, hain zuzen ere, politikoak esku hartzen du, politikoa ekintza zehatz gisa. Errealitatearen gogortasunetik denbora batez ihes egitea ahalbidetzen duen artea, eta ez salatzea aski duen hori, nahiz egiteko hori beti gauzatu beharko den. Errealarekin konprometitzen den artea. Gizakien ahultasunaz kontziente den artea. Bere banakoak gizakitzat, eta ez biktimatzat, hartzen dituen artea. Iraupen gutxiko artea, pobrea, apala, munduan, ezer baino lehen, izaki ahul gisa kokatzen gaituena.

Kontzertua egin zen.

Eta laster asko, proiektua gauzatzerakoan bizi izandakoaren aztarna uzteko beharraz ohartu ginen. Une horiek artxibatzeko, agerian emateko saio guztiak osagabeak izango dira ezinbestean, beti eskas izango baitute errealaren eta denbora zuzenaren indarra. Hala eta guztiz, berriro ere, ezkutatzen zaizkigun eta munstroak ez diren horien ahotsa entzunarazi nahi izan dugu, ez dauden, baina gu bezalakoak diren horien kantua entzunarazi nahi izan dugu. Aldi baterako Orleansko kartzelako horman erdi ireki den arrakala berriro ere itxi baino lehen."

Jean-Gabriel Périot

Descripción Corta

Jean-Gabriel Périot: "Duela zenbait urte Orleanseko kartzelara joan nintzen nire filmetako bat aurkeztera. Esperientzia hark nahasi egin ninduen".

Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si