Imagen
Imagen
Descripcion

 

 

Joachim Koester (Kopenhage, 1962) jaiotako artista bat da. Bere instalazio eta obretan, Koesterrek kapitalismoaren bizitza onirikoa ikertu eta analogia ugari ezarri ditu artista, esploratzaile, mistiko eta berritsuaren artean, baita gorputzaren, psikearen, hiriaren, argazkiaren eta palinpsestoaren artean ere. Bere erakusketa kolektiboetako batzuk, adibidez, honako hauek dira: The Crime Was Almost Perfect, Witte de With, Rotterdam (2014); From the Collection, S.M.A.K, Gante (2014); Prospectif Cinema, Pompidou Zentroa, Paris (2014); Habitar el tiempo, Jumex Museoa, Mexiko Hiria (2014); eta ARKTIS, Louisiana Museum of Modern Art (2013, Humlebk). Koesterren obra hainbat bienaletan ere egon da ikusgai, hala nola Taipeiko Bienala (2012), São Pauloko Bienala (2010), Manifesta 7, Trento, Italia (2008), Sharjahko Bienala (2007), Veneziako Bienala, Eslovenia eta Danimarkako pabiloiak (2006 eta 2005, hurrenez hurren), eta Documenta x, Kasselen (1997).

 

Joachim Koesterren obra ondorengo museo eta bildumetan bisitatu daiteke: Tate Modern, Londres; Louisiana Museum, Humlebæk; Pompidou Museoa, Paris; Reina Sofia, Madril; Museum Boijmans, Rotterdam; S.M.A.K, Stedelijk Museum Voor Actuele Kunst, Gante; Museum of Modern Art, New York; Metropolitan Museum of Art, New York; Philadelphia Museum of Art, Filadelfia, Baltimore Museum of Art, Baltimore; Centro de Arte Dos de Mayo, Madril; Statens Museum for Kunst, Kopenhage; Carnegie Museum of Art, Pittsburgh; KIASMA, Museum of Contemporary Art, Helsinki; The collection at the National Museum of Photography, Kopenhage; FNAC, Fonds national d’art contemporain, Paris; Vestsjællands Kunstmuseum, Sorø; Moderna Museet, Stockholm; Malmo Konstmuseum, Malmö; Samlung Hoffmann, Berlin; The Museum of Fine Arts, Hudson, Texas; Musee des arts contemporains MAC’s Grand-Hornu, Belgika; Kadist Art Foundation, Paris; Frac Le Plateau, Insitut d’art contemporain, Villeurbanne; Generali Foundation, Viena; Sammlung Verbund, Viena; Museum Sztuki, Lodz.

 

 
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores