Joana Moyak (Bilbo, 1985) geologia eta dantza garaikidea ikasi zituen Euskal Herrian. 2010az geroztik irudiarekin dihardu lanean, eta ikus-entzunezko proiektuetan sartzen ditu diziplina horiek. 2022an bere lehenengo film laburra zuzendu zuen, "Todo lo cubre la sal", besteak beste Doclisboa, Zinebi eta Malagako zinemaldietan hautatua. Lan horretan lengoaia poetiko bat garatu du, euskal kostaldeko emakume saregileen erretratuaren bidez. Geologiarekiko lotura bere lehen film luzearen hazia da: “La Koreana, un poema ferromagnético de luz y memoria”, egun garatzen ari den proiektua, Mataderoko Egonaldi Zentroak hautatua, Cineteca, Noka Mentoring (Tabakalera) eta Dirdira Lab-ekin batera. Familia-kontakizun batetik abiatuta, denbora geologikoaren eskalarekin, tolesturekin, failekin eta beste transformazio batzuekin esperimentatzen du mendi baten oroimenean barneratzeko, lurraren dinamikak berak inspiratutako narratiba ez-lineal baten bitartez.