Imagen
Imagen
Descripcion

(Donostia, 1962) Donostian eta Oiartzunen hazia, Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon. Ikasten ari zen garaian ilustratzaile moduan hasi zen ere lanean, Galdakaoko ikastolako irakasle batek haurrekin lan egiteko marrazki batzuk eskatu zizkionean, hain zuzen. 80ko hamarkadaren erdialdean egin zituen lehenengo lanak ilustrazioaren arloan; irakaskuntzan zebilenean ere sarritan egiten zuen lan euskarazko literatur-argitalpenetarako. Halaber, garai horretan hasi zen elkarlanean Pello Añorga idazle eta ipuin-kontalariarekin, Marripuinak izeneko saioa sortu zutelarik. Geroztik Patxi Zubizarreta ,Antton Kazabon, Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano, Leire Bilbao eta beste hainbat autore izan ditu bidelagun, haien lanak ilustratzeko. 1995. urtean utzi zuen irakaskuntza, Alemaniara joan zenean. Harrezkero, bere lan guztia liburuak ilustratzera zuzendu du, baita haur eta gazte literatura idaztera ere. Gaur egun, Euskal Herriko argitaletxe gehienekin lan egiteaz gain, Espainiako, Alemaniako eta Austriako argitaletxe batzuekin kolaboratzen du (Adinkra, Aizkorri, Alfaguara, Baula, Bromera, Destino, Edebé, Elkarlanean, Everest, Kösel, Barton, Kumon, La Galera, Pamiela, SM, Susaeta, etab.)

Disciplina
Tipo
Artistas y Creadores