CC-BY: Wesley Fryer
Social Toy ekimena oinarritzat hartuta eta #Caseando, gure egunerokotasunean erabiltzen ditugun jokoen eta jolasen zergatiak eta moduak partekatzeko prozesua martxan jarri dugu. Horrela, uztailaren 23 eta 30eko JoLabs saioetan gure jostailuak diseinatu eta fabrikatuko ditugu, beste batzuek guretzat disenatu dituztenak erabili beharrean.
Lantegi hauek helburu bikoitza dute. Batetik erabiltzen ditugun jostailuen inguruan galde-erantzunak bilatzea eta gure jostailuak eraikitzea. Bestetik Social Toy-ren balioak eta jostailuak espazio publikoan elkarbanatzeak atzean daraman filosofia geure egitea:
-
Partekatzea
-
Besteenganako errespetua
-
Espazio publikoarekiko errespetua
-
Kontsumo arduratsua
Lantegiaren buruan, Caseandon erabili ahal izateko “jostailu kutxa” bat sortuko dugu, egitura honekin bat etorriko dena.
Social Toy ekimena oinarritzat hartzen duen jostailuen diseinu eta eraikitze prozesua.