Nola funtzionatzen du mekanikak, elektronikak, programazioak? Zer ezkutatzen da jostailuen barnean? Nola diseinatu jolaserako espazio bat eta bertako altzariak?
Hirikilabserako sarreran jarri dugun negutegian gazteak teknologiarekin esperimentatzeko txoko bat sortuko dugu. Lau lantegitan banatuta gai desberdinak jorratuko digugu bertan: mekanika, elektronika, diseinua, fabrikazioa… eta hauetan oinarriturik jolas eta elementu sortuko ditugu ondoren hauekin jolastu ahal izateko.
Lehen lantegi honetan makinen mekanika ulertzeko jolasak sortuko ditugu: gurpil horzdunak, poleak, pasabideak… hauek guztiak kateatuz jolas kolaboratibo baterako materiala sortuko dugu. Birziklatutako materiala erabiliko dugu eta 3D eta laser mozketa teknologia erabiltzen ikasi eta praktikan jarriko ditugu.
Lantegi honetan makinen mekanika ulertzeko jolasak sortuko ditugu: gurpil horzdunak, poleak, pasabideak… hauek guztiak kateatuz jolas kolaboratibo baterako materiala sortuko dugu.