Komisario, ikertzaile eta hezitzailea da, eta sareko irudiaren eraldaketa digitalen inguruan lan egiten du. Elisavako (Bartzelona) Master in Algorithmic and Networked Photography-ko zuzendarikidea da, eta, beste proiektu batzuen artean, programa digitala komisariatu du Londresko The Photographers’ Gallery-n. Bertan, Screen Walks programa komisariokidetzan jarraitzen du, Marco de Mutiis-ekin batera, Suitzako Fotomuseum Winterthur-eko komisario digitala. Horren aurretik, Getxophoto nazioarteko irudi jaialdia komisariatu du eta baita DONE ere, argazkigintzak aro post-digitalean duen paperari buruzko programa, Bartzelonako Foto Colectaniak sustatua.
Argitalpen akademiko eta ikerketa-argitalpen askotan lagundu du, hala nola Automated Photography, The Routledge Companion to Photography, Representation and Social Justice edo Curating Digital Art. Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan eta La Casa Encendidan, eta Bartzelonako La Capellan erakutsi du bere lana, besteak beste. Ikerketa-proiektuak egin ditu MACBAren Ikerketa eta Dokumentazio Zentroan, eta London Southbank University-ko Centre for the Study of the Networked Image-rekin kolaboratu du zenbait ikerketa-proiektutan laguntzeko.
Esperientzia handia du ikastaroak zuzentzen eta eskolak ematen argazkigintzako, diseinuko edo zinemako hainbat unibertsitate eta ikastetxetan, hala nola, Elisavan, IDEPen, LABASADen edo EFTIn. You Must Not Call It Photography If This Expression Hurts You edo We Hate Photography kolektiboetako kide da, eta hainbat ekimen kultural independente hasi ditu, hala nola Photobook Club Barcelona edo Widephoto.