Imagen
Imagen
Jonathan Escapa Etxaniz TBK
Descripcion

Bere praktika artistikoa materialtasun, keinu eta imajinario berrien etengabeko ikerketa batean oinarritzen du, elkarrizketara irekiak dauden prozesuak lehenetsiz, sistema proiektibo eta itxien aurrean. Lehengaiekin ez ezik, fabrikatutako objektuekin, aurreko proiektuen zatiekin edo aurkitutako elementuekin lan eginez, irakurketa zein aukera berrietara betiere zabalik. Teknika tradizionalagoak hain ortodoxoak ez diren estrategiekin uztartze horretan sortu daitezkeenak aztertzea eta praktikan jartzea da bere gogoa pizten duena, indeterminazio eremu horietan gertatzen denarekiko interesetik lan egitea. Ia dena egiten zaio bere lanean era batera edo bestera sartzeko modukoa, edertasunari neurria hartu nahi balio bezala. Bai lan prozesuak bai gorputza bera, ekintzarako nahiz pentsamendurako tresna gisa ulertzen ditu. EHUn Arte Ederretan graduatu ondoren, zeramikako master bat burutu zuen. Azpeitiko Udalaren sorkuntza beka jaso zuen 2022an eta Dinamoa sormen gunean egin zuen habia lanerako. 2023ko udazkenean sormen egonaldia egin zuen espazio berberean, JAIn (Jardun Artistikoentzako Institutuan) ibili ostean. Egun, Tabakaleran dabil lanean espazio lagapen batekin

Disciplina
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores