Imagen
Imagen
Descripcion

© Argazkia: Cruz Larrañeta

Diseinatzaile grafikoa da eta, 1991ean, Estudio Lanzagorta sortu zuen Donostian, artearen eta kulturaren arloko bezeroekin, nagusiki.

Egin dituen lanen artetik, aipatzekoak dira Tabakalera edo Bastero Kulturgunea zentroetako «Badu, bada» eta «Atarian» erakusketen irudi grafikoa sortzea, baita hainbat argitalpen sortzea ere, Koldo Mitxelena Kulturunea, Musika Hamabostaldia, Kursaal Fundazioa, Donostia Kultura eta Jazzaldirako, beste erakunde batzuen artean. 2014an, Begiaundi Press proiektua hasi zuen.

Esperimentazio eta ikerketa grafikoko tailer bat da, prentsa tipografikoan inprimatutako edizio mugatuak egiteko, berunezko eta zurezko tipo mugikorrak eta askotariko  materialak (linoleoa, DM, plexiglasa, kartoia, espartin zolak, txanpon frakzionarioak...) erabiliz. Diseinu grafikoan aritzeaz gain, hainbat musika-proiektutan ere parte hartu du, hala nola Mondragon Orkestra, Puskarra, Amor a Traición, La Buena Vida eta Amateur.

 
Cargo - Nota descriptiva
Donostiako Estudio Lanzagortako sortzailea eta diseinatzaile grafikoa
Tipo
Artistas y Creadores