José Ricok merezita irabazi du itzala nazioartean produktore gisa (baita DJ modura ere), downtempo erritmoak eta duba era dotore eta fin batez nahasita, baina, aldi berean, Amerikako house eta teknoaren eraginak ere bereganatu ditu, baita Europako laurogeita hamarreko elektronika abstraktuarenak ere.
Gaur egun Downbeat eta Freebeat diskoetxeen zuzendaria da. Eta beste produktore garrantzitsu batzuekin ere lan egin du, hala nola Ron Trent, Mike Huckaby, Dj F, Specter edo Leonid produktoreekin.
Nazioarteko diskoetxe ospetsuetan egindako edizioen artean Dubvolution (Into the Deep Rec) nabarmentzen da; kritika bikainak jasotzeaz gain, 2016ko hamar disko onenen artean dago Amoeba Music zerrenda errespetatuan, besteak beste.
Soinu analogikoarekin maitemindurik, haren emanaldiak akatsik gabekoak dira teknikoki; musika guztia sintetizadore eta beste instrumentu elektroniko batzuekin gauzatzen du zuzenean.
Musikagatik eta musikarentzat bizi da José Rico. La Terraza Magnética-ko kontzertuan Dubvolution II hurrengo lana aurkeztuko du lehenengoz eta hor bakarrik.
Musikagatik eta musikarentzat bizi da José Rico. La Terraza Magnética-ko kontzertuan Dubvolution II hurrengo lana aurkeztuko du lehenengoz eta hor bakarrik.