Journal de France, Raymond Depardon, Frantzia, 2012, 100’
Memoria eta errepide pelikula bat da hau. Raymon Depardon zinemagile eta argazkilari ezagunak sei urte eman zituen Frantzian barrena, furgonetan batean, bidaiatzen eta bere jaioterria formato handiko kamera batekin grabatzen. Pelikulak bidaiaren egunerokoa jasotzen du, Claudine Nougaret laguntzaile eta bikotekidearekin eginikoa; eta, aldi berean, bere bizitzaren eta sortzaile gisa eginiko ibilbidearen errepasoa ere egiten du, denboran zehar. Argazki kameraren atzean eginiko lehen urratsetatik hasita, munduaren historia aldatu zuten gertakarietan, erreportari gisa, parte hartu zuen uneetara arte. Venzuela eta Pragako iraultzak, Valáery Giscardek presidentetzarako egin zuen kanpaina, Chad, Venecia, Cannes, Cisjordania, Afganistan, Italia, Errepublika Zentroafrikarra,... Pelikula bikoitza da beraz, alde batean, herrialde baten, bertako paisaia eta pertsonen erretratu paregabea; beste aldean, gure garaiko ikusizko artista handienetako baten, irudia - fotografikoa eta zinematografikoa - pentsatzeko eta bizitzeko molde gisa ulertzen duten horietako baten, erretratu zirraragarri eta intimoa.
Memoria eta errepide pelikula bat da hau. Raymon Depardon zinemagile eta argazkilari ezagunak sei urte eman zituen Frantzian barrena, furgonetan batean, bidaiatzen eta bere jaioterria formato handiko kamera batekin grabatzen.