Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia erakusketaren inaugurazioaren atarikoan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa izango dugu protagonista. Ganbera-talde batek interpretatuko du Johann Sebastian Bachek kafeari zion maitasuna adierazten duen Schweigt Stille, Plaudert Nicht, BWV 211 “Kafearen Kantata” edo, bere jatorrizko bertsioan "Isilik, ez hitz egin", Bach-ek musika profanoaren alorrean egindako lanik onenetariko bat.
Kantata hau kafearekiko bizioaren gaineko satira bat da, Bach-ek Leipzig-eko Café Zimermann-en eskariz ondua, eta, dirudienez, han bertan estreinatua. Partiturak haur apetatsu baten istorioan oinarritzen da, kafezalea izanik, aitaren errietek ez dute kikiltzen, eta senar bat edukitea hitzematen diotenean soilik onartzen du bere bizioari amore ematea.
Teknikoki, aurrez Bach-ek berak idatzitako San Juan eta San Mateoren pasio handien egitura bera du. Konpositoreak berak interpretatzen zuen klabezina kantata honetan, sarri gustatzen zitzaion bezala.
Bibolinak: Xabier Gil, Larraitz Oyarzabal, Anne Laure Cornet, Nathalie Dabadie, Antony Kosc, Mikel Ibañez. Biolak: Pascal Arnaud, Justyna Janiak. Txeloa: Gabriel Mesado. Contrabajo: Andras cserna. Flauta: Helene Billard. Clave: Loreto Aramendi. Sopranoa: Olatz Saitua. Tenorra: Fernando Cobo. Baxua: Jesús García-Aréjula.
'Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia' erakusketaren inaugurazioaren preludio gisa, Johann Sebastian Bach musikagilearen 'Kafearen Kantata' eskainiko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ganbera-taldeak.