Imagen
Imagen
Descripcion


Juan Pablo Huércanos Oteiza Museoko zuzendariordea da, eta eskulturaren eta argitaletxeen arloko komisariotza independenteko proiektuak egiten ditu. Halaber, artista garaikideei buruzko hainbat idazkiren egilea da. Bere azken komisaridutzak dira: Remigio Mendiburu. Formaren eraikuntza, Oteiza Museoa, (2013), Remigio Mendiburu. Erresonantziak. Menchu Gal zentroa, (2014), Autoedit. Foma eta eredu berriak autoedizio eta argitalpen independentean, Arte Garaikideko Uharte Zentroan (2014-2015), Do It With Others, Irudiaren lengoaietan autoeditatutako praktikak, Madrilgo Cibeles Zentroan (2015-2016) eta AutoEdit II. Autoedizioa eta lengoaia plastikoak, Uharte Zentroan (2016), Mendiburu. Materia eta memoria, Bilboko Arte Ederren Museoan (2021); Interestratos. Nora Aurrekoetxea, Miren Doiz, Marina González Guerreiro, Oteiza Museoan (2023); eta Inon ez, nonbait. Miren Doiz, Zuhar Iruretagoiena, Altxerri Galerian (2023). "948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatuko" arte plastikoen koordinatzailea izan da 2017ko eta 2018ko edizioetan, eta "948 Merkatua" ren 2019ko edizioko Programazio Artistikoaren Batzorde Teknikoko kidea. Nafarroako Artelan Erosleen Batzordeko eta Kutxa Fundazioaren Eskuraketen Aholku Batzordeko kide izan da. Grupo GAUR.Artea eta eraikuntza kolektiboa, 1965-67 liburuaren egilea da. Irakasalea da Azkuna zentroal eta EHUK sustatutako arte garaikideko masterrean. 

Cargo - Nota descriptiva
Komisarioa
Tipo
Artistas y Creadores