Imagen
Imagen
Descripcion

 

Julen Agirre Egibar (Azpeitia, 1984) artista, ikertzailea eta EHUko Arte Ederren Fakultateko Irudigintza Departamentuko irakaslea da. 2017az geroztik Arte Ederretan doktorea da EHU/ UPVtik. Bere ikerketa arte garaikidearen kezken inguruan biltzen da, ibilbide horretan lanerako material ezberdinetatik igarotzen delarik. Praktika artistikoa nagusiki, marrazkiaren bueltan garatzen du, nahiz eta gero beste diziplina batzuetara gerturatzen den. Bereziki, arkitektura eta eskulturaren arteko eremuan lan egitea interesatzen zaio. Hainbat beka eta sari jaso ditu, Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-en egonaldi artistikoa egiteko beka edo Euskal Zine Bilerako saria esaterako. Bere lana hainbat lekutan erakutsi du, besteak beste, San Telmo Museoan, Koldo Mitxelena Kulturunean, Space 4 Art Arte Galerian (San Diego), Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko erakustokian (Bilbao) edo Galleria Guidi-n (Bologna).

Disciplina
Eventos participa
Tipo
Artistas y Creadores