Imagen
Imagen
Descripcion
Javier Ortiz-Echagüe Artearen Historian lizentziatua da eta Informazio Zientzietan doktorea Madrilgo Unibertsitate Konplutensean. Unibertsitate desberdinetan klaseak eman ditu, Konplutensean, Gaztela-Mantxan, Madrilgo eta Nafarroako Carlos III-an, eta ikertzaile bisitaria izan da New York University, Universitè de Marseille eta Universidade Nova de Lisboan.
Yuri Gagarin y el conde de Orgaz ( Jorge Oteiza Museoa, 2014) liburuaren autorea da; Fotos & libros. España 1905-1977 (Museo Reina Sofía, 2014) erakusketaren koordinatzailea Horacio Fernándezekin batera; eta editorea Escritos de técnica, poética y mística (Museo Reina Sofía, 2010) José Val del Omar-en testuen antologian. Norte de África. Ortiz Echagüe (Museu Nacional d'Art de Catalunya, 2013) erakusketaren komisarioa izan da, eta Desbordamiento de Val del Omar (Museo Reina Sofía, 2010) proposamenaren komisario laguntzailea.
Unibertsitate eremutik kanpo, Madrilgo Blank Paper eskolan klaseak eman ditu eta lantegi eta mintegi desberdinetan lagundu du, adibidez El Trigo: alimentación colectiva (2018) Julián Barónekin.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Argazkilaria
Tipo
Artistas y Creadores