Imagen
Imagen
Descripcion

Julio Villar Donostian jaio zen, 1943an. Laster utzi zituen ikasketak, bidaiatzea, eskalatzea eta natura ezagutzea helburu. Zale amorratua, egiten duen horretan guztiz sinetsia, oso gazterik bilakatu zen gure herrialdeko alpinismo zailaren aitzindarietako bat. Hirurogeiko urteen hasierarako eginak zituen orduko hartan ospetsuenak ziren igoeretako ugari, Pirinioetan eta Alpeetan. 1967an, mendiko istripu baten eraginez luzaroan eriondoan egon ondoren, Julio Villarrek 6 metro luzeko belaontzi txiki bat eskuratu zuen, eta, horrekin, bidaia luze eta motel bati ekin zion, Lurreko bazter urrunenak ezagutzeko asmoz. Bidaia horretatik, ¡Eh, Petrel! sortu zen.

Itsasoaren alde batetik bestera Pirinioen lerroari jarraituz eginiko zeharkaldi hartako sentsazioak bere bigarren eta azken liburuan jaso zituen, Viaje a pie.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Bidaiaria, idazlea eta alpinista
Tipo
Invitados