Multimedia
Imagen Preview/Poster
Imagen
Jumana Manna
Imagen
Jumana Manna
Imagen
Jumana Manna
Imagen
Jumana Manna
Imagen
Jumana Manna
Imagen
Jumana Manna
Imagen
Jumana Manna
Imagen
Jumana Manna
Imagen
Jumana Manna
Imagen
Jumana Manna
Imagen
Jumana Manna
Imagen
Jumana Manna
Información
Texto Apartado

Jumana Mannaren jardun artistikoa zinemagintzan eta eskulturan garatzen da gehienbat. Estatu Batuetan jaioa (1987) eta Jerusalemen hezia, Berlinen bizi da gaur egun Manna.  Bere lanean boterea harremanen bidez nola egituratzen den aztertzen du, maiz begirada gorputzean eta materialtasunean ipinita, nazionalismoaren kontakizunei eta lekuen istorioei lotuta.

 Erakusketan, bere azken bi filmak daude ikusgai: A Magical Substance Flows Into Me (2016), Palestinako irrati-zerbitzuan 1936an eman zen ekialdeko musikari buruzko programa baten berrantzezpena, eta Wild Relatives (2018), hazi-bankuen trukaketetan begirada jartzen duena Svalbardeko lur artikoen eta Libanoko Bekaa bailara artean filmatua. Filmekin batera, lau serie eskultoriko aurkezten dira, gorputz zatikatuak dira, beren kokapenarekin harremantzen direnak Hauen artean, ontzi antropomorfiko batzuk, Muscle-Vase series (2015-egunerate) eta The Contractor’s Heel (2016) izenekoak daude. Artistaren azken lan hauek kontserbaziorako praktika zientifikoek dakartzaten ezabaketak aztertzen dituzte, ondare garbi aldaezina eta modernizazioaren onarpena kontrajartzen dituen dikotomia faltsutik haratago joanez.

Eskala ere presente dago Mannaren jardunean eta erakusketa-eremuan bere obrak kokatzeko konfigurazioan. Filmentzako pantaila lautik hasi eta eskulturek hartzen duten hiru dimentsioko espazioraino, eskala beste tresna bat da sailkatzeko metodoak eta prozesu biologikoak aztertzeko artistak gauzatzen dituen esplorazio arkeologikoetan. Bere filmen eta eskulturen konbinazioek maila askotako topaketa bizi-biziak eragiten dituzte. Horien bidez, ikusleek beren gorputzei buruz duten kontzientzia areagotzen da, bai eta lanaren diskurtsoetako botere-egiturak ere. Artista honek Espainiako Estatuan egiten duen lehenengo bakarkako erakusketa da hau.

Caracteristicas
Descripción Corta

Jumana Manna artista palestinarrari eskainitako erakusketa. 

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Cerrado
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
No
Idiomas disponible
Texto Fecha
2019ko ekainak 7 - 2019ko urriak 6
Texto Hora
12:00 - 20:00
Formato
Público
Imagen Listado
Imagen
Jumana Manna
Tipo Evento
Exposición
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Subactividades
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2019
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
No