Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Naturak estimulu asko eta ezberdinak eskaintzen dizkigu. Haurrak askeak sentitzen dira naturarekin harremanetan. Libre mugitu daitezke eta ezagupen iturria da. Horrela, neuronak estimulatzen dira eta ikasketa esperientziala bihurtzen da.

Jauzi eta altxatu, psikomotrizitatea garatu, sentsibilitatea, sormena, beraien mugak ezagutu eta eutsi, landareak ikusi, haziak landatu, lagunak egin... Parkean txorien kanta entzuten da eta loreak usaindu ditzakegu. Hunkitzeko ahalmena dauka parkeak eta zirrara hori gure lan tresna izango da, esperientzia eta esperimentazioaren bitartez, ikasketa prozesua sakona izateko.

Kabi Berdea txikien sormena garatzeko proiektu interdisziplinarra da. Itsaspeko gorria Ubiketik atera eta, udako hilabetetan, parkera askatasunez eramatea.

Oharra: saioen izaera esperimentala dela-eta, etorri prest zikintzeko!

 

SAIOAK:

 

Uztailak 3: Itzalen zooa

Eguzkia baliatuz gure zoo propioa eraikiko dugu parkean. Argiak eta itzalak lagunduko digute gure animaliei forma ematen oso modu erraz eta dibertigarri batean. Marrazketarekin eta kolorearekin jolastuko dugu animaliek ematen diguten perspektibari esker.

Ba al zatoz parkeko zooa eraikitzera?

 

Uztailak 10: Goiz borobila

Tomate bat, pelota, baloia, eguzkia, hula-hop bat, Jupiter, sagarra, mundua, kanikak... Zein antzekotasun dute aipatutako elementuek? Kolorea? Usaina? Forma!

Forma borobilekin goiza hasiko dugu egun borobila izateko. Jolasteko material ezberdinak erabiliko ditugu. Burbuilak eta burbuilen forma borobila izango dira protagonistak.

 

Uztailak 17: 1, 2, 3 estanpatu!

Naturan aurkitzen ditugun forma eta testura bereziak baliatuz konposaketa politak sortuko ditugu. Bai oihalean bai paperan naturako elementu ezberdinak estanpatuko ditugu: landareak, makilak, hostoak… Gainera, fruta jateaz gain, artea sortzeko material bat dela ikusiko dugu.

 

Uztailak 24: Margoa dantzatu

Dantza egitea gustatzen al zaizu? Margotzea gustatzen al zaizu? Imaginatzen duzu biak aldi berean egitea? Hori da Kabi berdearen proposamena. Musika jarriko dugu gure gorputza naturan libre mugitzeko eta erritmoa jarraituz, margo konposaketa bat sortzeko aukera izango dugu artelan kolektibo bat osatzen. Parte hartu nahi al duzu?

Descripción Corta

Txikien sormena garatzeko familientzako lantegia.

Temática
Tipo de actividad
Autor-es
Invitados
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Público
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Familientzako lantegia
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si