Kafea buruargitasunarekin identifikatzeak, puritanoek gizarte arrazionalago eta lanzaleago batera bidean ezinbesteko elementutzat gorestea ekarri zuen. Jules Michelet historialari frantziarrak garai oso bat hordikeriatik ateratzeko egitekoaren ardura eman zion likido beltzari. Kafeak, elkarrizketarako eta eztabaidarako, nola jarduera ekonomikorako gune den espazio publikoa ere izendatzen du. Lekurik aproposena ideien trukerako nahiz trukearen ideientzako. Emakumeak, eremu etxetiarrean zokoratuak, espazio horietatik baztertuak izan ziren, sufragisten erreboltak iragarriko zituzten protestak eraginez, Ingalaterran kasu. Etxeetan, tearekin batera, kafeak mahaiko erritualak aldatu zituen jokamolde eta harreman-kode berriak sorraraziz.
Gaur egun, mundu osoan erresistentzia eta gaitzespen oro gainditu duen gai psikoaktibo bakarra da, merkatu globalean dabilen merkantzia nagusienen artean kokatu delarik. Ze irakurketa egin daitezke gaur kafeinaren omnipresentzia horretaz?
Programa
-
Erick Beltrán. Artista: La sobremesa es movimiento peristáltico
-
Harkaitz Cano. Idazlea: Homo Wi Fi: Kafearen eskala
-
Max Jorge Hinderer Cruz. Idazlea, itzultzailea eta kultur kritikaria: Farmacologías de la Ilustración
-
Ula Iruretagoiena. Arkitektoa eta UPV/EHUko irakaslea: Beste espazioa
-
Asier Mendizabal. Artista: If I drink coffee, am I still Straight Edge?
Erick Beltrán, Harkaitz Cano, Max Jorge Hinderer Cruz, Ula Iruretagoiena eta Asier Mendizabal.