Kamaleoiak gara! heldu eta txikientzako programari formato berri bat gehitzen zaio apiriletik aurrera. Tabakalerako zinean, hilean behin, publiko guztientzako ikus-entzunezko programazioa (animazioa, zine esperimentala, laburmetraiak…) aurkeztuko da, eta proiekzioaren ostean, lantegi eta dinamika ezberdinak planteatuko dira zinearekin lotutako gaiak eta teknikak elkarrekin lantzeko.
Familiartean gozatzeko lantegi hauen lehen saioa, apirilaren 24an proiektatuko diren 5 laburmetraien harira burutuko dugu. Tailerran parte hartzea aukerazkoa eta doakoa da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik zineko sarrerak eskuratu izana. Oraindik ez badituzu, eskura itzazu hemen: Goizekoa - Zinea familiartean
Familiartean gozatzeko tailerra, Tabakalerako Zinean eskainitako goizeko proiekzioarekin lotuta.