Familiartean gozatzeko animaziozko film laburren proiekzioa.
Proiekzioa bukatzean, nahi duenak Hezkuntza arloak antolatu duen familientzako lantegian parte har dezake, zinemarekin zerikusia duten gaiak eta teknikak elkarrekin lantzeko xedearekin. Lantegia dohakoa da eta gehienez 20 pertsonek har dezakete parte.
Aurreko Kamaleioak gara! Zineman Isabel Hergueraren lantaldearen elkarlanarekin lantegi bat egiteko aukera izan genuen. Denen artean espazio bat partekatu egin genuen non animazioa kolaborazioan egindako filme laburrak garatzeko eta esperimentatzeko aitzakian bihurtu zen.
Oraingo honetan, animazioarekin jolasten jarraituko dugu. Txuri-beltzaren artean bidaiatuko dugu, margotzen eta ezabatzen, erreminta bakar batekin: ikatz-ziria. Gure atzak mugitu egingo ditugu, baita ukondoak, belaunak eta oinak ere!
(*Arropa beltza ekarri eta Stop motion aplikazioa mugikorrean deskargatua izatea gomendatzen da)
Familiartean gozatzeko animaziozko film laburren proiekzioa.