Kollagea eta akzioa errealitate berriak eraikitzeko joko bat da.
Zer gertatuko litzaieke objektuei izena aldatuko bagenie? Eta beste erabilera bat ematen badiegu? Edo gorputz bat objektu bat dela eta objektu bat beste hainbat gorputz direla imaginatzen badugu? Eta aulki bat mugitzean zaldien zarata egiten badu edo mikrofono hanka batek lore bat bezala usaintzen badu?
Arauak dituen joko bat, non ez dagoen parte hartzaileen arteko lehiakortasunik, soilik sortu.
Oharra: Lantegiko lehen bi egunetarako derrigorrezko izen ematea dago. Hirugarren egunean jokoa publikoari irekiko diogu, sarrera librearekin.
Eusko Jaurlaritza, Azkuna Zentroa, Bilbao Eszena, El Graner eta Baratza Aretoaren laguntzarekin.
Macarena Recuerdak gidatutako lantegia errealitate berriak eraikitzeko joko bat da.