Ostiralean, uztailaren 6a, "Kearen artxibogileak" erakusketa inauguratuko da 19:00etatik aurrera Sotoan (0 solairua). Tabakaleraren iraganarekin eta orainarekin erlazionatutako hainbat objektu jasotzen dituen erakusketa da. Hainbat urtez lanean aritu dira Tabakalerako zigarrogile ohiak, hainbat artista eta egungo kultura zentroko Hezkuntza taldea, eta horren emaitza ikusi ahal izango dugu. Honen bitartez, eraikinean zeuden objektuak ikusteaz gain, haietatik eratorritako sentipen, bizipen etabarrak ezagutzeko aukera izango dugu.
Bitartean, Tabakalerako Hezkuntza taldea eta andre zigarrogileak biltzen jarraituko dute historia kontatzeko beste modu bat jorratuz. Dei egiten diete, interesa duen pertsona orori (langile ohiak, auzotarrak...), bilera hauetan parte hartzera (hezkuntza@tabakalera.eu).
Zigarrogileak: Clara Álvarez, Mariasun Arratibel, Marivi Arratibel, Pili Jauregi, Lupe Luengo, Maria Jesús Nestar y Mari Tere Sorozabal
Artista: Sahatsa Jauregi
"Kearen artxibogileak" erakusketaren inaugurazioa Sotoan.