Kékszakállú, Gastón Solnicki, Argentina, 2016, 72’, JABES, DCP
Punta del Esteko udan nerabe eta gazteak, Buenos Aireseko kaleetan, heldutasunaren atarian harrapatuta; beren gorputzetan, begiradetan eta ekintzetan, beraien bizitzetan oinarrizko eta garrantzi handiko zerbait gertatzear balego bezala. Béla Bartok-en El castillo de Barba Azul operan libreki inspiratuta, pelikulak FIPRESCI nazioarteko kritika saria irabazi zuen eta joan den urteko Veneziako jaialdian kritika gaztearen Bistato D’oro saria.
Hau guztia erretratu pelikula gisa defini genezake: enkuadrea eta argazkia bikainak dira. Baita argia ere. Baita misterio tonoa ere, kontua barruan zer gertatzen ari den ulertzea baita, zer ari diren pertsonaia horiek barruan sentitzen. Lagun gaitzakeen argumentu bat dago: amodio eta desamodio istorio bat, eta lan eta etorkizun bilaketari buruzko istorio bat. Edonola ere, garrantzitsuena historia horien ertzetan dago eta Bartoken operako musikak dakarren tragedia ia ikusezinarekin dauka zerikusia. Pelikula hipnotiko bat; bai, arina eta larria aldi berean, Argentinako goi mailako gizartearen erretratu eta haustura, ia dantzarik eta abestirik gabeko musikal bat, austro-hungariar estilokoa eta erabat elegantea.
“Orain dela lau urte uda bat igaro nuen Bártoken opera bakarrak liluratuta. Bártok Europa ekialdean zebilen bere fonografoarekin bidaiatzen, Lehen Mundu Gerra hasi baino urte gutxi lehenago, landako musikaren ohitura orala biltzen eta material horietatik obrak idazten. Zentzu horretan Kékszakállu Bártok eta bere bidaiei omenaldia da. Pelikularen lehenengo zatia lagun talde txiki batekin filmatu genuen gidoirik gabe, pertsonaiarik gabe. Premisa bakarra geneukan, Bartók Punta del Esten. Aukera zinematografikoz betetako konstelazio oso familiar bat. Horrela, oso pixkanaka, hasi ziren pelikulako aktoresa eta motiboak azaltzen. Fritz Langen Barba Azulen (Street Beyond the door, 1947) ideia oso polita azaltzen da, zenbait arkitekturak homizidiora eraman dezakete norbait”.
Béla Bartok-en El castillo de Barba Azul operan libreki inspiratuta, pelikulak FIPRESCI nazioarteko kritika saria irabazi zuen eta joan den urteko Veneziako jaialdian kritika gaztearen Bistato D’oro saria.