Zines of the Zone, autoeditatutako argazki-liburu eta fanzineetan berezitutako liburutegi ibiltaria da. Bigarren aldiz dugu Zines of the Zone kolektiboa Tabakaleran. Pau-n hasi zuten Kerozine Tourraren barnean, Donostian geldiadia egingo dute Ubik sorkuntza liburutegiak eta Tobacco Days liburudendak antolatutako ezinbesteko ekintza honetan. Bilduma ikusi eta proiektua ezagutzeko parada paregabea.
2014an Frantzian sortutako Zines of the Zone bilduma Europatik mugitzen da erakusketa iragankorrak, kontzertuak eta hitzaldiak eginez. Erakusketa mota berriak eskaintzea dute helburu.
Bere helburua da, DIY (zuk zeuk egin) praktikak testuinguru desberdinetako artistei eta gaian interesa dutenei erakusteaz gain, agortzen diren ale gutxiko argitalpen hauen atea izatea.
Autoedizioak izugarrizko gorakada izan du azken hamarkadan. Artista-liburu eta fanzine punk-en artean, praktika hau anitza da eta eragin ugari biltzen ditu. Argazki liburuek, fanzineek eta fotozineek, argazkigintza lantzeaz gain, objektu-liburuaren ezaugarri fisikoek arte-baliabide moduan duten gaitasunen inguruko hausnarketa planteiatzen dute. Bestalde, azken hamabost urte hauetan izan duen gorakadak, hedapen eta zirkulazio ildoak berriz pentsatzeko beharra erakusten digu.
Marko honetan, bilduma publiko, ireki eta eskuragarria izateko nahiarekin jaio zen Zines of the Zone. Praktika hauek ikusarazi eta horiez gozatzeko aukera eskaintzen digu lantaldeak.
* Zines of the Zonek, bere bilduma elikatuko duten argazki-liburuak eta fanzineak ekartzera gonbidatzen ditu inguruko artista eta editoreak.
Zines of the Zone liburutegi ibiltaria Tabakalerara helduko da egiten ari den tour europarraren baitan.