Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Killing Time, Ainize Sarasola, España, 2018, 70', DCP JABES

Ainize Sarasola artista da, eta Berlinen du bizilekua eta lantokia 2010etik. Tabakaleran egonaldi bat egin zuen, gaur aurkezten dizuegun pelikula muntatzeko. Ainize, gainera, iaz terrazako uda-jardueren zikloan (UD-HA) erabili genuen irudiaren sortzailea da, baita orain aurkezten dizuegun fluor zinemari buruzko zikloko posterraren egilea ere. Haren lanak marrazki eta ikus-entzunezko esperimentalak nahasten ditu, eta Killing Time da haren lehen film luzea. Film horretan ere, sorkuntzarako obsesioak eta jakin-nahiak jorratu ditu, bere aurreko lanetan ere ikusia genuen moduan: Tarot Night (2012) film laburra eta 2011. urteaz geroztik editatzen duen Orly Magazine fanzinea.

Guztia normal dagoela dirudien hiri batean, itxuraz elkarrekin zerikusirik ez duten pertsona batzuk harrapatuta geldituko dira taberna batean, gertakari misteriotsu baten ondoren. Espioien pelikula baten hasiera izan liteke, eta halaxe da. Gertakari horren ondorioz, pertsonaien benetako asmoak azaleratuz joango dira pixkanaka. Hona hemen komedia eta umore zentzugabea; hona hemen hiri arrunt bateko taberna arrunt batean gau batez harrapatuta gelditzen den talde bat; hona hemen pertsonaien miseriak, nahiak eta botere-dinamikak agerian jarriko dituen espazio eta egoera bat. Zuri-beltza izan daiteke fluorra? Bai, izan daiteke.

Killing Time-ko pertsonaia nagusietako bat, Barbara Thebra, aspalditik landu dudan ikus-entzunezko proiektu batetik atera da, The News-etik. The News, hain zuzen, mundu garratz eta zentzugabe berbera irudikatzen duten zenbait film laburrek osatzen dute. Killing Time-n ere, pertsonaiak guztiz aldakorrak eta ustekabekoak dira, amorragarriak eta maitagarriak aldi berean. Eta genero zinematografiko desberdinak nahasten ditut: komedia, film-noir eta beldurrezko zinema. Era berean, baina, zinematografikotik at dagoen horrekin jolasten naiz, eta eguneroko bizimoduaren erretratu bat ematen dut, zeharo exajeratua hori bai, kontraesan guztiak agerian jartzeko”.

Ainize Sarasola.

 
 
Descripción Corta

Ainize Sarasola es artista y vive y trabaja en Berlín desde 2010. Ha sido residente de Tabakalera, donde desarrolló el montaje de la película que hoy presentamos. 

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Ainize Sarasolak aurkeztuta
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si