Kino Internacional musikariak, dj-ak eta sintetizatzaile modularren konpositoreak eta Garikoitz Artola (Inesfera) bisualistak, artista grafikoak eta Inesferaren fundatzaileak osatutako bikote artistikoak zuzeneko ikus-entzunezko pieza bat sortuko dute. Real Time konposizio berri bat da, postdrone giro transespazialen bidezkoa, artisten artean bi noranzkoko audiopresentzia- eta telepresentzia-formatuan sareetatik zirkulatuko duena; ibilbideak hainbat bide eraikiko ditu soinu-hizkuntzaren eta hizkuntza grafikoaren prestaketa bikainari eta ezagutzari esker.
Parte-hartzaile bakoitza bere estudiotik arituko da, gure garaiko esperimentu propio honetan, eta hori soilik da posible oso ondo ezagutzen dutelako elkar, Reikiavik bezalako proiektu arrakastatsuetan elkartu izanari esker. Sonar, Mutek eta beste jaialdi handi batzuetan hartu dute parte. Kino Internacional, sintetizatzaile analogikoen, eta, bereziki, modularren maitalea, Reykjavik606 bikotearen % 50 da, Everybody Needs a Big Case klubaren sustatzailea. Klub hori Euskadiko lehena da artisau-sintetizatzaile mota hori lantzen, eta arrakasta handia ari da izaten egungo ekoizle musikalen artean.
Bideoa: Obraren aurkezpena Kino Internacional eta Garikoitz Artolarekin (Inesfera)
"Bilaketa" (Kino Internacional & Garikoitz Artola (Inesfera):
"Bilaketa" lana, gainera, Arteklab Arte eta Zientzia Laborategiarekin elkarlanean aurkezten da. Laborategiak eskulturak denbora errealean sortzeko algoritmo bat programatu du, soinutik abiatuta, eta 3Dko inprimaketarako deskarga daitekeen irudia sortu du:
Deskargatu zuzenean hemen.
Kino Internacional musikariak, dj-ak eta sintetizatzaile modularren konpositoreak eta Garikoitz Artola (Inesfera) bisualistak, artista grafikoak eta Inesferaren fundatzaileak osatutako bikote artistikoak zuzeneko ikus-entzunezko pieza bat sortuko dute.