Hilaren 22an (asteazkena) 15:30ean, Laura Wandel belgikarraren txanda izango da, 2007an Murs film laburrarekin zinema-ikasleen topaketan parte hartu ondoren Zinemaldira itzuliko baita. Wandelek bere lehen film luzea aurkeztuko du Zabaltegi-Tabakaleran, Un monde / Playground, Cannesko Un Certain Regarden estreinatu eta FIPRESCI saria lortu eta gero.
Laura Wandelek (Brusela, 1984) zinema-zuzendaritza ikasi zuen Institut des Arts de Diffusion (IAD) ikastetxean. Han Murs (2007) film laburra filmatu zuen, mundu osoko hainbat jaialditan hautatua; geroago O négatif (2011) eta Les corps étrangers (2014; Cannesko zinema-jaialdian lehiatu zen) zuzendu zituen. Un monde, Wandelen lehen film luzea, Cannesko Un Certain Regard sailean aurkeztu zen, non FIPRESCI Saria irabazi zuen.
*Gonbidapenak irailaren 15etik aurrera.
Laura Wandel, 2007an Murs film laburrarekin zinema-ikasleen topaketan parte hartu ondoren, Zinemaldira itzuliko baita. Wandelek bere lehen film luzea aurkeztuko du Zabaltegi-Tabakaleran, Un monde / Playground, Cannesko Un Certain Regarden estreinatu eta FIPRESCI saria lortu eta gero.