Alexander Kluge (Halberstadt, 1932) errealizadore alemaniarrak telebistako lanetan garatu zuen estetika adibide ona da “atrakzio-zinema” kontzeptuak (Tom Gunning) egungo jendarteen testuinguruan dituen aukerak ulertzeko: era berean hartu du oinordetzan collage modernista eta Raymond Bellour-ek “irudi-artean” deitu zuenaren testuartekotasun postmoderno bereizgarria; Klugeren telebista ezin hobeto egokitzen da ingurune horri dagokion “fluxu” ideiara. Bestalde, gaur egun, irudien eta soinuen fluxu horrek gainezka egin du pantailatik, eta kolonizatu du Internet deitzen den “esfera publiko” mota berri hori; bereziki, produkzio eta kontsumoko arlo batzuk, hala nola egungo benetako “barietate-antzerkia” den YouTubek eta antzeko beste gertakari batzuek irudikatzen dutena.
Hala ere, Klugek, azken lanean –dena barne hartzen duen Das Kapital gehiegizkoan (2008, 570’)–, ahalegina egingo du ikus-entzunezko fluxu hori jatorrizko testuinguru zinematografiko primitibora itzultzeko, baina, jakina, edukia nabarmen aldatu da bidean barrena, igaro diren ehun urte luzeetan.
Programa
Azaroak 8
19:00 Aurkezpena Gabriel Villota - Z Aretoa (Tabakalera)
20:00 Proiezkioa - Z Aretoa (Tabakalera)
Azaroak 9
10:00-14:00 Gabriel Villotarekin topaketa - Cristina Enea (Izen ematea: cristinaenea@donostia.org)
Gabriel Villotarekin topaketa eta Alexander Klugek telebistarako ekoiztutako irudien proiezkioa.