Subtitulo
Koha software libreari buruzko topaketa
Texto Destacado

Jardunaldi hauek aukera bat izango dira Koharen inguruan ikasteko eta lankidetzan aritzeko. Gainera, lehen gerturatze bat ere izango da kudeatzaile honetan interesa duten edo, are gehiago, softwarea erabiltzen hastea pentsatzen ari diren pertsona eta erakundeentzat.

Multimedia
Imagen
Kohaference 2017
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Pasada?
Si
Descripción Larga

KohaFerence 2017 Koha software librearen erabiltzaile eta interesdunen artean Estatu Espainolean egingo den bigarren topaketa izango da. Azaroaren 23 eta 24an izango da Tabakaleran (Donostia) eta zentroko sorkuntza liburutegiak, Ubik-ek, antolatu du.

Liburutegi kudeaketarako sistema hau aukeratu duten erakundeak gero eta gehiago dira, eta beharrezkoa da komunitate bat identifikatu eta Koharen inguruan izandako esperientziak, arazoak eta erronkak partekatzeko leku bat izatea.
 
Jardunaldi hauek aukera bat izango dira Koharen inguruan ikasteko eta lankidetzan aritzeko. Gainera, lehen gerturatze bat ere izango da kudeatzaile honetan interesa duten edo, are gehiago, softwarea erabiltzen hastea pentsatzen ari diren pertsona eta erakundeentzat.

Estatuko eta nazioarteko profesionalen presentzia izango duen topaketa honek hiru lan-ildo hauek ditu ardatz:

  • Koha softwarearen inguruko solasaldiak, zeintzuen helburu orokorrak historiaren ikuspegi zabala azaltzea eta liburutegi kudeatzailearen eta nazioarteko komunitatearen egungo egoera ezagutzea izango diren.
  • Proiektu eta esperientzia zehatzen aurkezpen arin eta praktikoak, Koha esparru anitz eta desberdinetan dokumentazioaren kudeaketarako tresna erabilgarria dela ikusteko.
  • Tresna aztertzeko, beharrak zehazteko edota proiektu berriak identifikatzeko lantegi parte-hartzaileak.

KohaFerence 2017 lehen edizioan hasitako elkarrizketa eta hausnarketei jarraipena emateko abagunea ere izango da, baita software libre honekin lan egiten duten lankide berriak ezagutzeko ere.

Programa

Azaroak 23, osteguna - Learning

(1. atala) Koha munduan: proiektuak eta errealitateak

9:30 Dokumentazioa jaso

10:00 Ongietorria eta topaketaren aurkezpena: 
- Ane Rodríguez - Tabakalerako kultur zuzendaria.
- Arantza Mariskal - Ubik, sorkuntza liburutegiaren arduraduna.

10:15   Koha Experiences on Large and Branched Libraries: Turkish Case. Mengü Yazıcıoğlu, Devinim Yazilim Ltd.

11:15   Atsedena

11:45   Mabuhay! Resumen de la 2017 Koha International Conference. Cristina Gareta, LKSIen proiektuen arduraduna SCANBITen.

12:15 Koha Maná e ILL: herramientas para compartir y colaborar. Hugo Agud, Orex.

13:15 Potencialidad del Proyecto Folio para la comunidad Koha y plugins para la integración de tecnología EBSCO en Koha. Tiago Fernandes, EBSCO liburutegi zerbitzuko ingeniaria eta Carlos Campa, EBSCO Regional Sales Manager.

14:00   Bazkaria - Atsedena

(2. atala) Nola ari gara hemen?

16:00    15 x 15 saioak:
- Las bibliotecas públicas de Galicia: una red de redes con Koha. Consuelo Meiriño, Galiziako Liburutegi Sistemen zerbitzuburua.
- Koha: apuesta de la Biblioteca de la Universidad de Cádiz por el software libre. Aurora Márquez Pérez, Prozesu Teknikoaren eta Kudeaketa Teknologikoaren koordinatzailea. Kadizeko Unibertsitateko Liburutegi, Artxibo eta Argitalpenen Saila.
- La experiencia Kobli en la Biblioteca de Cultura del MECD. Darío Martínez Bernardo, Biblioteca de Culturaren zuzendaria. Dokumentazio eta Argitalpenen Zuzendariordetza Orokorra. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa.
- Koha adaptado a fondo antiguo: la experiencia del Institutum Historicum Ordinis de Mercede y Sibadoc. Mª José Rucio Zamorano, Catálogo Colectivo de Patrimonio Bibliográfico Mercedario proiektuaren kidea.
- Integración de Koha y CORAL (ERM) para la gestión integral de recursos electrónicos y físicos. Hugo Agud, Orex.
- Ubik-eko katalogoaren transformazioa: pezeratik kalera. Leire Mitxelena eta Natalia Montes, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegia.

18:00   Galderak eta eztabaida

19:00   Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegira bisita.

Azaroak 24, ostirala - Doing

(3. atala) Goazen lanera

9:30    Zure lantegia aukeratu (partaide bakoitzak 3 lantegi hauetatik bakarra aukeratu behar du):
- 1. lantegia: ¿Estás pensando en pasarte a Koha? Te contamos lo que hemos aprendido de nuestra experiencia. Ainhoa Carcavilla eta Arantza Mendieta, SIIS Centro de Documentación y Estudios de la Fundación Eguía Careaga.
- 2. lantegia: Bajo el paraguas de Koha: integración de bibliotecas, soportes y aplicaciones web. Lankidetza baten esperientzia. Elena Primo Peña eta Virginia Jiménez Planet, Biblioteca Nacional de Ciencias de la Salud.
- 3. lantegia: Colabora con otras comunidades open source y evoluciona tu software de gestión de bibliotecas. Cristina Gareta, LKSIen proiektuen arduraduna SCANBITen.

11:00     Lantegietako edukien partekatzea.

11:30     Atsedena

12:00    Eta orain zer? Lan-saioa.

13:30   KohaFerence2017ren balorazioa eta itxiera

Temática
Imagen Listado
Imagen
kohaference 2017
Año
2017
Tipo Agrupación
Project
Información Adicional
Nombre
Kohaference_2017_eu.pdf
Archivo