Donostia, 1973. Zinemagilea. Kazetaritzan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua eta Film Certificate New York Universityn. The Balde arte eta kultura aldizkariko zuzendaria izan da, Punto de Vista jaialdiko hautaketa batzordeko kidea. Hainbat kultur proiektu eta erakusketa sortu eta komisariatu ditu. Irratiko fikzioen gidoilari eta zuzendaria. Hainbat ikastaro, tailer eta hitzaldi eman ditu eta hainbat liburu idatzi ditu. Farmazia Beltza argitaletxearen sortzailea.
Azken 25 urteetan hainbat genero eta formatutako filmak idatzi, zuzendu eta ekoitzi ditu. Bere proposamenak esperimentaltasunetik hasi eta zinema industrialera bitartekoak dira. Bere lanak nazioarteko jaialdi askotan aukeratu eta saritu dituzte, hala nola Semaine de la Critique Cannes, Rotterdam Film Festival, San Sebastian Film Festival, Bafici, Zinebi, Xixon Film Fest, Festival dei Popoli, Edinburgh Film Festival, Cartagena de Indias Film Festival eta abar.
HAUTATUTAKO FILMOGRAFIA
• SERIEAK
2023 URBAN. Amazon Prime. Zuzendaritza. S1E01/S1E02/S1E05/S1E06
2022 PRIVACY. Netflix. Zuzendaritza. S1E05
2020 HONDAR AHOAK. Lau ataleko telesaila, Txintxua Films-ek ekoitzia ETBrentzat. Telesailaren sortzailea Marian Fernández Pascalekin batera. Serie osoaren gidoia eta zuzendaritza.
• FILMAK
2018 OREINA 90min.
2016 SÎPO PHANTASMA 70 min.
• LUBURMETRAIAK (AUKERAKETA)
2013 ANTEPARAISO
2020 QUEBRANTOS (Maria Elorzak idatzi eta zuzendutakoa)
2017 PLÁGAN
2016 NARCISSO
2014 EL ÚLTIMO VUELO DE HUBERT LE BLON
2012 DEUS ET MACHINA
2009 AHATE PASA 2007 COLUMBA PALUMBUS
2006 MIDORI
2004 AMUAK
2002 BELARRA
2000 A DAR BA KAR
1997 RAZIELEN ITZULERA