Tabakalerak, KomikiLabearen egitarauan parte hartuz, zinema garaikideko filmak eskainiz eta aurkezpen eta lantegiak proposatuzkomiki sozialen mundura gerturatu ahal izateko.
KomikiLabea proiektuak komikiaren mundua esploratzen du eta arte horrek jorratzen dituen ikuspegi ezberdinak aztertzen ditu; bai alde artistikoa eta sormenezkoa, bai zuzenean zein zeharka baliatzen duen lengoaia, edozer auzi eta gai jorratzeko ahalmena duen aldetik. DSS2016EU eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura sailaren elkarlanetik sortu da, eta hiriko hainbat kultur eragileren babesa du: Donostia Kultura (Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea eta Donostiako udal liburutegien sarea), Kutxa Kultur, Kunshtal Goi Mailako Diseinu Zentroa, Kaxilda eta Tabakalera.
Lantegiak, konferentziak, eskola magistralak, erakusketak, emanaldiak eta tankerako jardueren bitartez, bi ildo nagusi landuko dira: bata fikzioarekin lotutakoa, horren zabala eta ezaguna den fantasiazko-generoa oinarri izanik; eta bestea ez-fikzioarekin harremana duena, pentsamendu kritikoa eta hausnarketa sustatuko duena, entseguarekin, kazetaritzarekin, dibulgazioarekin eta abarrekin etengabeko elkarrizketan.
Tabakalerak, KomikiLabearen egitarauan parte hartuz, zinema garaikideko bi film ikusteko aukera eskainiko du alde batetik eta bestetik, eta ez-fikziozko istorioak oinarritzat hartuta, Ubikek aurkezpen eta lantegiak proposatzen ditu komiki sozialen mundura gerturatu ahal izateko.