Cabecera
Titulo
Komisariotza 2025
Bloque ID
CABECERA
Formulario Inscripción
Texto explicativo
Izen-ematea Tabakaleraren web-orrian egin beharko da, eta horretarako, online formularioa bete eta dokumentazio hau erantsi beharko da, hurrenkera honetan:
- Harremanetarako datuak: izen-abizenak, helbidea, helbide elektronikoa, telefono-zenbakia eta jaioteguna. Modalitate honetan, ordezkari bakarra esleituko da hautatutako proiektuaren solaskide gisa.
- Proiektuaren azalpena eta proiektuaren fasea Tabakaleraren egonaldian garatzeko arrazoien azalpena (gutxienez 500 hitz, eta gehienez 1000).
- Proiektua irudi bidez erakusteko material grafikoa edo bestelako materialak.
- Erakusketa-proiektuaren aurrekontua eta gutxi gorabeherako beharrizanak.
- Beharrizanen aurreikuspena eta egonaldian garatu nahi den lan-egutegia aurkeztea.
- CV-a eta biografia edo sozietatearen historia laburra (500 hitz).
Dokumentazioa agiri bakar batean erantsi behar da, PDF formatuan (gehienez 10 mega, 10 orrialde). Artxiboaren izena eredu hau jarraituz sortuko dra: izena_abizena_modalitatea; adibidez: sara_zudaire_comisariado.
Txostena euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez idatzi beharko da; euskaraz edo gaztelaniaz idatziz gero, nahitaez laburpen bat bidali beharko da ingelesez. Horrela egiten ez bada, epaimahaiak eskubidea du proiektua baztertzeko.
Kolektiboen kasuan, haien guztien aurkezpena egingo da.