Programa honek, Tabakalerak dituen beste batzuek bezala, espazio bat sortu nahi du artistak, eragileak eta haien proiektuak elkarren ondoan garatu daitezen Tabakaleraren baitan, egoiliar eta eragile gonbidatuen artean lankidetzak sortzeko giroa eta aukera bultzatzeko helburuz.
Deialdi honen xedea da laguntza ematea komisarioei 2017ko udazkenean Tabakaleraren erakusketa-aretoetan gauzatuko den erakusketa-proiektu bat garatzeko.
Egonaldiak hilabeteko iraupena izango du, eta erakusketa-formatuko komisariotza-proiektua garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu. Hautatutako komisarioak bere proposamena taxutzeko aukera izango du 2016eko udazkeneko egonaldian.
Deialdira aurkeztutako proiektu guztietatik proposamen bakarra hautatuko da.
Komisariotza egonaldi-deialdiaren oinarriak deskargatu:
Deialdiaren Oinarriak (Pdf)
Eranskinak:
Tabakalerako Erakusketa Aretoko planoa (Pdf)
Ardura Anexoa (Pdf)
Deialdi honen xedea da laguntza ematea komisarioei 2017ko udazkenean Tabakaleraren erakusketa-aretoetan gauzatuko den erakusketa-proiektu bat garatzeko.