Konpas eta erregetatik gif-era sorkuntza-lantegia da, diseinuaren munduarekin erlazionatua eta bertan eskuz lan egitetik digitalean lan egiterako trantsizioa ikusiko da. Lantegi honen helburua da marrazketa geometrikoak dauzkan aukera mugagabeak erakustea.
Horretarako, marrazketa teknikoan ohikoak diren erremintak erabiliko dira, esate baterako konpasa eta erregela. Oinarrizko formetatik abiatuta (marrak, triangeluak, laukiak eta biribilak) norberak bere patroiak marraztuko ditu. Forma eta ilustrazio berriak sortzeko oinarri izango dira horiek.
Eskaleta
-
Kaixo grid: Lantegiaren sarrera laburra. Erretikularen erabileraren adibide zaharrak eta berriak ikusiko ditugu, parte hartzaileek erreminta hau menderatzeak ekar diezazkioken abantailez ohar daitezen.
-
Asmatu zure txantiloiak: Lantegiaren alderdi manuala aktibatzeko eta parte hartzaileak lanean hasteko asmoz, lehen txantiloiak esku hutsezko marrazketaz egingo ditugu. Modu arin eta azkar horretan zenbait ideia edukiko ditugu, batzuk besteak baino konplexuagoak eta guztiak hurrengo fasera eramateko moduan egongo direnak.
-
Marra zuzenetatik tiraka eta zure biribilak marraztu: Hirugarren saioan, erregelak eta konpasak hartu eta txantiloiak zehatzagoak izan daitezen saiatuko gara. Hemen milimetrodun paperaz baliatuko gara errazago marrazteko.
-
Tipula: Gure txantiloiak milimetrodun paperean marraztu ditugunean, txantiloiaren gainean tipula-papera jarriko dugu. Modu horretan mota guztietako formak aterako ditugu milimetrodun paperean marraztutako txantiloietatik abiatuta.
-
Eman boterea zure formei: Gure sinboloak digitalizatzeko momentua da. Illustrator programaren laguntzaz gure “grid”a marraztuko dugu. Honela txantiloi moldagarri bat izango dugu eta sobran dagoena kenduz, gure sinboloak sortzeko moduan egongo gara, baina oraingoaz, programaren barruan.
-
Eman erritmoa: Gure sinboloak egin ditugula, Photoshop-en lanean hasteko unea da. Bata bestearen gainean jarriko ditugu, kapa ezberdinak egokiturik. Azkenik gif-a sortuko dugu kalitate eta formatu ezberdinetan esportatuko duguna.
Savanna Estudioak gidatutako sorkuntza-lantegia da, diseinuaren munduarekin erlazionatua eta bertan eskuz lan egitetik digitalean lan egiterako trantsizioa ikusiko da.