Zein ekarpen egin diezaiokete begirada eta praktika feministek pedagogiari? Ezagutza gorpuztuak; kontzientziazio kritikoaren esperientziak; afektibitatetik abiatutako ikasketa prozesuak; praktika kolaboratiboak; norberaren irudikapen prozesuak; materialtasun berri eta praktika performatiboetatik esperimentazioa..., baina genealogia hau ez da gauza erraza: pentsamendu garaikidean performatiboaren eta performancearen arteko tentsioak, kontraesanak, botere harremanak eta errepikapen arautuak agerian jarri ditu gure eguneroko praktiketan, beraz, baita pedagogian ere.
Judith Vidiellak horretaz guztiaz hitzegingo du Kontaktu pedagogia berriak: pedagogia feministen eta estrategia performatiboen arteko gurutzaketa titulua duen hitzaldian.
Zein ekarpen egin diezaiokete begirada eta praktika feministek pedagogiari?