![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-05/id19471-hiria_hackeatu_kontrapublizitatea.jpg?itok=C-z_RGiJ)
Gaur egun, hiria egiteko, partekatzeko eta komunitatean lan egiteko modu berriak esperimentatzen dira. Ikasketa ahalmen ikusgarria duten tokiak dira auzoak, kaleak eta gune publikoak. Aldi berean, hacker eta maker metodologiek hezkuntza, kode irekiko ekoizpena eta elkarlana biltzen dituzte, horrela geure hiriak pentsatzeko, sortzeko eta eraldatzeko moduak ahalbidetuz.
Hiria Hackeatu 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta dago eta oporraldietan egiten da, Hirikilabs, Tabakalerako kultura digitalaren eta teknologiaren laborategiarekin lankidetzan garatzen da. Lantegi bakoitzean, parte hartzen duen gazte taldearekin batera, geure ingurumena ikertzen dugu, eta, teknologia digitalen laguntzarekin taldean sortutako gailuekin eraldaketak proposatzen ditugu.
Gaur egun iragarkiek, irudi publizitarioek, kartelek eta bestelako euskarri grafikoek gure kaleak, murruak eta hiriko gainerako espazioak hartzen dituzte. Mezu publizitarioen bitartez, markek espazio publikoa indarrez hartzen dute, eta inkontzienteki kontsumo espiral batean sartzen gaituzte; kontsumitzera, leku jakin batean jatera, espazio jakin bat bisitatzera, zerbait (ez) egitera gonbidatzen gaituzte. Horretaz gain, mezu hauek arretaz aztertzen baditugu, konturatuko gara, gehienek gorputza eta identitatearen irudi normatibo bat aurkezten dutela.
Baina…nor dira mezu hauen arduradunak?, Zein interesi erantzuten diote? Non aurkitzen dira? Are gehiago…Nola hackeatu ditzakegu mezu publizitario hauek?
Kontra-publizitatea, mezu komertzialen esanahiak hankaz gora jartzeko, publizitatearen teknikez jabetzen denez eta mezuak irauli, suntsitu, eraldatzen dituenez, guk ere treknika bera erabiliko dugu gure bizitza hartzen duten mezu publizitarioen inguruan gure iritzia emateko, pentsatzeko, hackeatzeko eta espresatzeko.
Lantegi honetan kontra-publizitateak, mezu komertzialen esanahiak hankaz gora jartzeko, publizitatearen teknikez nola jabetzen den ikusiko dugu eta guk ere teknika bera gureganatuko dugu gure bizitza hartzen duten mezu publizitarioen inguruan gure iritzia emateko, pentsatzeko, hackeatzeko eta espresatzeko.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-05/id19471-hiria_hackeatu_kontrapublizitatea.jpg?itok=C-z_RGiJ)