'Koreografiak, mekanikak eta mugimenduak' Hizketaldi handiaren hirugarren lan-mahaia izango da.
Eredu ekonomiko berriek gero eta arreta eta inplikazio emozional handiagoa eskatzen digute, eta horiek, askotan, eragina izan ohi dute gure jokabide eta erreflexu barnekoenetan. Gaur egun arreta, desioa eta enpatia prozedura eta logika industrialen bitartez kudeatzen ditugula eta, zenbait pentsalarik diote gizarte nekatu bat garela, motibaziorik aurkitzeko ezgauza. Zein mekanismo erabil genitzake geure gain proiektatzen diren irudi horiek desaktibatzeko?
Parte-hartzaileak bloke honetan:
-
Ainara Elgoibar: En caso de duda: parar, pensar y preguntar
-
Amador Fernández Savater: La atención como contenido terrestre de la idea de amor
-
Juan Gorostidi: Eros, agresioa, ariketak: zenbait irizpide Ekialdeko ispiluan
-
Juan Luis Moraza: Absolutus exercio
-
Estibalitz Ezkerra: Letren ariketa(n)
Dokumentazioa
Hizketaldi handia-ren hirugarren lan-mahai honetan Ainara Elgoibar, Amador Fernández Savater, Juan Gorostidi, Juan Luis Moraza eta Estibalitz Ezkerrak hartuko dute parte.