Imagen
Imagen
Descripcion

Donostian jaiota, Irlandan bizi izan da Kris Meraki eta bertan Ehungintzako Arte eta Diseinua ikasi zuen. Artisau-feltroan aditua da, Japoniako eta Europako iparraldeko artisten eskutik trebatuz. 2019ko udan Holandan ehungintzako artisten topaketa batean parte hartu ondoren, gaur egun Eco-print (estanpazio botanikoa) teknika garatzeari jo zion, artile eta hosto naturalekin lantzen den teknika. 
Kris Merakik teknika anitzen konbinaziotik abiatuta garatzen ditu bere lanak, jantziak, osagarriak eta dekorazio objektuak sortuz. Ingurumenarekiko errespetu handia sentitzen du eta hori bere sorkuntzen bidez transmititzen saiatzen da, bolumenek espazioa nola okupatzen duten eta gure zentzumenak nola estimulatzen dituzten ikertzeaz gain.
www.krismeraki.com
Cargo - Nota descriptiva
Ehungintza-sortzailea
Tipo
Artistas y Creadores